8 Negozio,
Hamaika Aukera
ULMA Agrícola
Negutegi Adimendunak
ULMA Agricolak edonolako berotegi egiturak fabrikatu eta merkaturatzen ditu, baita abeltzaintzako edo biltegietako estalkiak ere. Merkatu globalean jarduten du, soluzio integralak eskainiz, nagusiki Nekazaritzako eta Abeltzaintzako sektoreetara zuzenduta. Egiturek kontrol klimatikorako teknologia gorenak eta ingeniaritza, muntaketa eta salmenta ondorengo laguntzako zerbitzuak dituzte. ULMA Agricolak neurrirako proiektuak sortzen ditu, bezero bakoitzaren behar berezietara egokituak.
WEB
ULMA Architectural Solutions
Arkitekturarako eta
Ingeniaritzarako soluzioak
ULMA Architectural Solutionsek aurrez diseinatutako sistema eta produktu industrializatuak eta berritzaileak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu. ULMA Architectural Solutions eraikuntzarako soluzio berriak bilatzera bideratuta dago. Polimero hormigoizko soluzio arkitektonikoen gama zabala garatzen du, besteak beste, Kanalizatze eta Drainatze produktuak, Fatxada Aireztatuak, Itxiera Industrializatuak eta Aurrefabrikatu arkitektonikoak (leiho isurkiak,gailurrak, leihoburuak, etab)
WEB
ULMA Orga Jasotzaileak
Bikaina Hobetzen
ULMA Orga Jasotzaileak aditua da merkantziak mantentze makinen bitartez manipulatzeko soluzio integraletan. Esperientzia arrakastatsuko 30 urte baino gehiagori esker, erakundea bere bezeroen eskakizunik zorrotzenetara egokitu ahal izan da, eta maila handiko kalitatea eta aholkulari profesionala eskaintzen du produktibitatea handitzearekin lotura duten premiei dagokienez.
WEB
ULMA Construction
Eraikuntzarako Enkofratuak
eta Aldamioak
ULMA Constructionek enkofratu, enkofratu igokari, apeo eta aldamioen soluzio osoak saldu eta alokatzen ditu, bizitegien eraikinetarako zein bestelako eraikinetarako, obra zibiletarako eta birgaitze lanetarako. 50 urte baino gehiago izateak ezagutzak eta esperientziak metatzea ahalbidetu dio. Eta egiten ikasitakoari esker, zerbitzurik hoberena eskaintzen die bere bezeroei. Proiektu bakoitzari balio erantsi handia eransten dio, soluzio eraginkor eta abangoardiakoekin.
WEB
ULMA Conveyor Components
Arrabolak, Danborrak, Girlandak
eta Euskarriak
ULMA Conveyor Componentsek solteko garraiorako osagaiak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, esaterako Arrabolak, Girlandak, Euskarriak eta Danborrak garraiatzeko, batez ere meatzaritza, energia, zementu eta altzairugintza sektoreetara bideratuta.
WEB
ULMA Handling Systems
Berrikuntza eta Ingeniaritza
Logistikoa
Barne logistikaren Handling Systemseko Materialaren alorreko ingeniaritza integral gisa jarduten du. Bezeroen eskakizun eta premiak etengabe asetzeko asmoa duen Produktuak eta Zerbitzuak eskaintzen ditu, bezeroek beren enpresaren aktiboaren zati garrantzitsutzat har dezaten. Esperientzia eta know how-a pilatuta duten trebakuntza handiko profesionalek osatutako taldea du, eta sektorean munduko liderra den DAIFUKUren laguntza du, bitarteko teknologiko aurreratuenak eta proiektu bakoitzari egokien moldatutakoak bermatzen dituena.
WEB
ULMA Packaging
Enbasatzeko Ekipamenduak eta Sistemak
ULMA Packagingek paketatzeko ekipamendu eta zerbitzuak diseinatzen eta ekoizten dihardu, eta horretarako diseinu eta fabrikaziorako teknologiarik aurreratuenak ditu. Merkatuko makina eta aplikazio gama zabalena du, eta bere profesionalek, trebakuntza handia zainik, bezeroen premietara egokien moldatzen den soluzioa eskaintzen dute beti. ULMA Packaging Berrikuntzarekin, Kalitatearekin eta Zerbitzuarekin konprometituta dago eta bere bokazioa da bezeroen produktuei balio erantsia ematea.
WEB
ULMA Piping
Bridak eta Fittingak
ULMA Pipingek hodi, brida eta fittingetarako forjako osagarriak fabrikatu eta saltzen ditu, Petrolio, Gas, Petrokimika eta Energiaren sorkuntzarako industrietan erabiltzeko.Munduko liderra da sektorean, produkzio eta teknologi ahalmenari dagokionez.ULMA Pipingek 8.000 tona arteko prentsa mekanikoak eta mekanizazio lerro garrantzitsuak ditu, baita sektoreko konpainia nagusien errekonozimendua eta homologazioa ere: EXXON MOBIL, TOTAL, SHELL, CHEVRON, PETROBRAS, SAUDI ARAMCO, etab.
WEB